2020/03/12

KORONABIRUSA: Gomendioak eta eguneratutako informazioa

 

2020/05/22

Osasun Etxearen OHARRA

 

2020/05/21

Maskaren derrigorrezko erabilera

Osasun Ministerioaren 422/2020 aginduari jarraiki, edozein motatako maskarak, bereziki higienikoak eta kirurgikoak, erabiltzea nahitaezkoa izanen da sei urtetik gorako pertsonentzat.

Hala ere, ondorengo kasuetan maskaren erabilera ez da nahitaezkoa izango:

  • Arnasteko arazoren bat duten pertsonen kasuan eta maskararen erabilerak zailtasun hori areagotzen duenean.
  • Behar bezala justifikatutako osasun arazoak direla eta maskaren erabilera kontraindikatuta duten pertsonen kasuan, edo desgaitasun- edo mendekotasun-egoeragatik maskararen erabilera bideraezina egiten duten jokabide-aldaketak dituztenen kasuan.
  • Jardueren izaeragatik beragatik maskara erabiltzea bateraezina den jarduerak egiterakoan.
  • Ezinbesteko kausa edo premia-egoera dagoen kasuetan.

Aipatutako ministro-aginduak ezartzen du nahitaez erabili behar dela maskara garraio publikoan, bide publikoan, aire zabaleko espazioetan eta erabilera publikoko edo jendearentzat irekita dagoen edozein espazio itxitan, baldin eta ezinezkoa bada gutxienez bi metroko distantzia soziala bermatzea.

 

2020/05/21

Zaintzen balioaren inguruko kanpaina

Ultzamako Berdintasun arloak, Nafarroako tokiko entitateekin batera, krisi egoera honetan zaintzen balioa nabarmentzeko eta hauek iraunkortasunez eta erantzunkidetasunez aurrera eramatea aldarrikatzeko, kanpaina abiatu du, Bizitzak erdigunera leloarekin.

 

2020/05/19

Arañotzeko Egunaren jaia, BERTAN BEHERA

Iraizotzeko Kontzejuak eta Eltsoko Kontzejuak, elkarrekin adostuta, Arañotzeko Egunaren jaia bertan behera uztea erabaki dute, Covid-19ak eragindako egoeraren aurrean, eta honen berri emateko bandoak helarazi dituzte.

 

2020/05/11

Desaskalatzearen Lehen Fasean sartu da Nafarroako Foru Komunitatea

Gaurtik aurrera, Nafarroako Foru Komunitatea eta Ultzama ere honen baitan, Konfinamenduaren Deseskalatzearen Lehen Fasean sartzen dira. Zer eta nola egitea baimenduta dagoenaren inguruan, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako Aginduari begirada ematea gomendatzen da.

 

2020/05/08

Erronkak darrai. Elkartasunez eta senaz jokatu.

 

 

2020/04/28

Artile-biltzearen inguruko OHARRA

Aurtengo artile-moztearen hondarrak biltzeko kanpaina ekaineko azken astean eta uztaileko lehenengoan egingo da, udal baskularen ondoan, honako baldintzetan:

  • Aurretik Udalera deitu eta abisua eman beharko da
  • Artilea solte bota beharko edukiontzietara
  • Ilea moztu zaien ardi kopuruaren arabera ordainduko da


2020/04/25

Bihartik aurrera UMEEKIN ATERATZEKO JARRAIBIDEAK

Umeak egunean ordubetez atera ahalko dira bihartik aurrera, honako baldintza eta neurrien pean.

 

2020/04/17

ESKUTITZA ETA MASKARILLAK 60 urtetik gorako ultzamarrentzat

Ultzamako Udalak, bailarako kontzejuekin elkarlanean, COVID-19 koronabirusari aurre egiteko gomendioak dituen eskutitza eta babesteko maskarillak helarazi dizkie 60 urtetik gorako ultzamarrei. Adin talde hau da birusaren aurrean arrisku gehien duena eta Udaletik informazio zuzena eman nahi izan zaie:

Eskutitzan, konfinamendu-egoerarako jarraibideak eta birusaren aurrean babesteko aholkuak ematen dira; eta maskarillak ere bidali dira, etxetik ezinbesteko gauzetarako ateratzen diren uneetan ahalik eta seguruen egon daitezen.

 

2020/04/17

CEDERNA-GARALURrek lanean jarraitzen du 

Koronabirusaren krisiak eragindako alarma-egoera hasi zenetik hilabete bat igaro ondoren, eta telelaneko tresna teknologikoek ahalbidetzen diguten egoerari erreparatuta, jakinarazi nahi dizuegu Cederna Garalur Elkarteak itxialdi honetan jarraitu duela gure erakundeak Nafarroako Mendialdeko entitate, enpresa eta herritarrei laguntzeko ematen dituen lan eta zerbitzu guztiak normaltasunez garatzen. 

Horrela, sustatzaileei eta enpresei arreta ematen jarraitzen dugu, batez ere egungo egoera honetan krisi- eta ziurgabetasun-egoerei buruzko informazioa, eta bereziki, estatu- eta eskualde-mailan bideratzen ari diren laguntza-tresnei buruzko informazioa eskatzen dutenei  (laguntza sozialak, fiskalak, merkaturatzekoak, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente-prozesuak -ERTE-, prebentzio-neurriak eta -protokoloak, negozioen dibertsifikazioa egungo ikuspegiaren aurrean, eta abar). 

Ere berean, toki-erakundeei laguntza ematen jarraitzen dugu, bai lehendik irekita dauden proiektuetan edo etorkizunekoetan, bai egungo egoeratik sortutako eskaeretan. Programa propioek, eta bereziki LGPrenek, ahal denik eta modurik normalizatuenean jarraitzen dute martxan, bai proiektu partikularretan, bai propioetan, bai lankidetzakoetan. Modu berean, Nafarroako Gobernuarekin hitzarmen-proiektua lantzen jarraitzen dugu, bereziki gaur egungo garaiek eskatzen duten egoerari eragiten dioten sektore guztietan (enplegua, merkataritza, turismoa, ingurumena, eta abar) ahaleginak batuz. 

Idazki hau baliatu nahi dugu zuei jakinarazteko zuen esanetara gauzkazuela ohiko posta elektronikoetan eta telefono-zenbakietan, ondorengo estekan

Espero dugu lehenbailehen itzultzea normaltasunera, eta espero, halaber, Nafarroako Mendiaren garapenean laguntzeko gure konpromisoarekin jarraitzea, orain inoiz baino gehiago.

 

2020/04/16

Alkatearen EBAZPEN BERRIA koronabirusaren eta alarma egoeraren harira hartu beharreko neurriekin

Ultzamako Udalak, 62/2020 Alkate Ebazpenaren bitartez, alarma egoera eta koronabirusaren zabalpenaren inguruan hartu beharreko neurri eta zehaztapen berriak finkatu ditu.

 

2020/04/014

GKEen diru-laguntza deialdiaren epearen LUZAPENA

 2020ko apirilaren 14an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren bitartez, Ultzamako Udalaren GKEei zuzendutako 2020ko diru-lagutntzen deialdiaren eskaera-epea alarma egoera bukatzen den unetik aurrera 30 egun naturaletan zehar luzatuko da.

 

 

2020/04/07

Udal Liburutegia, sareetan LANEAN

Ultzamako Udal Liburutegia jendeari itxita dago koronabirusa dela eta, baina sareen bitartez, Interneten, lanean dago. Bai bere Facebook orrian baita sortu berri duen Twitter kontuaren bitartez ere, era guztietako gomendioak, estekak eta beste zabaltzen ari da. Guk ere, sare hauetan ez dabiltzanei zuzenduta, hemendik zabalpena emango diegu gomendio hauei.

 

2020/04/07

Alarma egoeraren aurreko neurri berrien eragina Ultzamako Udalean

Ultzamako Udalak, 59/2020 Alkate Ebazpenaren bitartez, alarma egoera indartu eta ordaindutako baimen aldia eta funtsezko aktitibitateak bakarrik aurrera eramatea agintzen duen 25/2020 Lege Errege Dekretuak udalaren senean duen eragina eta honen funtzionamendua zehaztu ditu.

 

2020/03/30

2020ko Zirkulazio Zergaren (Trakzio Mekanikoko Ibilgailuak) ordainketa-epeari buruzko oharra

Hasiera batean onartu denez zerga horren borondatezko ordainketa-aldia 2020ko martxoaren 20ra artekoa dela, COVID 19ren intzidentzia dela eta, eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, alarma-egoera deklaratzen duenak, xedatutakoaren arabera, eta martxoaren 26ko 2/2020 Legegintzako Foru Dekretuaren edukiarekin bat etorriz, borondatezko ordainketa-aldi hori apirilaren 30era arte luzatuko da.

 

2020/03/30

Osasun Zentruaren ABISUA

Honako sintomak adierazten dituen edozein pertsona: eztul etengabea, sukarra, arnasteko zailtasuna, usaimena edo dastamena galtzea. Jar dadila harremanetan bere Osasun Zentruarekin honako telefonoen bitartez:

  • 948309350, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:20ra arteko ordutegian
  • 112an, astelehenetik ostiralera arratsaldez, larunbatak, igandeak eta jaiegunak

 

2020/03/27

ZALANTZAK ARGITZEN: Konfinamendua eta genero indarkeria

 

2020/03/27

ZALANTZAK ARGITZEN: Hondakinen kudeaketaren funtzionamendua alarma egoerak dirauen honetan

 

2020/03/27

ZALANTZAK ARGITZEN: Hondakinen kudeaketa koronabirusa duten gaixoak eta/edo berrogeialdian daudenak dauden etxebizitzetan

 

2020/03/27

ZALANTZAK ARGITZEN: Baimenduta al dago baratzetara joatea?

Baratzera joatea baimenduta dagoen jakiteko jasotako galdera kopurua ikusita, Gobernuaren Ordezkaritzari argibideak eskatu dizkiogu eta honakoa adierazi digute:

  • Baratzea jarduera profesional baten barruan koka badaiteke (enpresa edo autonomoa), ez dago arazorik eta joan-etorria justifikaturik dago (7.1c Art. Lanera joatea).
  • Herritar batek bere baratza propiora egindako joan-etorria bada berriz, alarma egoera ezartzen duen Errege Dekretuak 7.1 a) artikuluan jasotzen du elikagaiak, botikak eta lehen beharreko produktuak lortzeko  etxetik ateratzeko baimena dagoela. Hortaz, baratzera egindako joan-etorria elikagaiak hartzeko, soilik, eta ezinbesteko denbora tartean eginen da. (supermerkatura joatearekin parekagarri).

 

2020/03/24

Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietarako eta elikagai-industrietarako koronabirusaren aurrean jarduteko protokoloa

Ikusi webgune honetan gaiari buruz argitaratutako albistea.

 

2020/03/23

Koronabirusa eta alarma egoeraren inguruan OSASUN ARLOKOAK EZ diren galderei erantzunak

Nafarroako Gobernuaren Koronabirusaren inguruko webgunean, gaisotasunaren eta honen ondoriozko alarma egoeraren eraginaren inguruan osasun arlokoak ez diren galdera eta erantzunen dokumentua deskargatu ahal da (PDF formatuan, gazteleraz).

 

2020/03/20

Autobusen ORDUTEGI BERRIAK ASTELEHENA 23tik aurrera

2020/03/20

Genero indarkeriaren biktimentzako arreta alarma egoerak dirauen bitartean

5

2020/03/20

Nekazaritza Ibilgailuen Ikuskaritza Teknikoak (IITak), BERTAN BEHERA

Martxoaren 24tik 30era bitartean egitea aurreikusita zuten Nekazaritza Ibilgailuen Ikuskaritza Teknikoak (IITak) bertan behera geratu dira, alarma tgoera dela eta. 

 

17/03/2020

Gizarte Zerbitzuak LANEAN daude

2020/03/17

Alkatetzaren BANDO berria

Alkateak bando berria onartu dut COVID-19 birusaren zabalkundea ekiditeko neurriekin.. Honetan, honako hau zehazten da:

  • Udalaren zerbitzu publikorako aktibitatea mantentzen da, finkatutako neurrian eta Nafarroako Gobernuaren aginduak jarraituz..
  • Udal instalazioetan eman ahal den jendearekiko arreta baliabide telematiko eta telefonikoekin emango da (948 30 51 15 telefono zenbakian eta ayuntamiento@ultzama.es ae-postaren bitartez).
  • Garraio publikoa egunean bi zerbitzutara murriztuta gelditzen da, Iruñatik 9:10ean eta 15:30ean aterata, eta itzulera.

 

2020/03/16

AUTOBUSEN ORDUTEGIAK gaurtik aurrera

 

2020/03/13

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen COVID19aren inguruko NEURRIAK

Koronabirusaren harira, Ultzamaldeko Mankomunitateak, bere 2/2020 Ebazpenaren bitartez, zenbait neurri martxan jarri ditu (ikusi estekan zein behean atxikitutako dokumentuan).

 

2020/03/13

COVID19aren inguruko NEURRIAK Ultzamako Udalean

Koronabirusaren harira sortutako egoeraren aurrean eta Nafarroako Gobernuak emandako dekretuari jarraituz, Ultzamako Udalak, 52/2020 Alkate Dekretuaren bitartez, besteak beste honako neurri hauek jarri ditu martxan:

1-Kirol instalakuntza guztiak ixtea

2-Zentru Zibikoa ixtea eta honen jarduera eta ekintza guztiak bertan behera uztea

3-Haur Eskola ere, Hezkuntza Departamenduaren aginduak jarraituz, astelehenetik aurrera ixtea.

 

GOMENDIOAK

Udaleko zerbitzuen beharra izanez gero, ETORRI AURRETIK, mesedez, 948 30 51 15 telofono zenbakira deitzea edo ayuntamiento@ultzama.es helbidera idaztea.

 

 

2020/03/12

Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federaziotik, Nafarroako Gobernuaren Koronabirusari buruzko webgunea begiratzea gomendatzen dute. Bertan, informazio eta gomendio ofizial guztiak ageri dira.