2019/10/28

Lizason izandako eraso sexistaren gaitzespena eta deialdia

Pasatako larunbata honetan Lizason izandako eraso sexistaren aurrean Ultzamako Udalbatzak gaur bertan, 17:30ean egindako Presazko eta Ez-Ohiko Bilkuran, EH Bildu Ultzama eta Agrupación Ultzama udal taldeen botoekin AHO BATEZ GAITZESPEN DEKLARAZIOA onartu du.

Aldi berean, Ultzamaldeko Zerbitzuen Mankomunitateak ere antzera egin du, beste deklarazio baten bitartez.

Bi erakundeek dei egiten dute ASTEAZKENEAN, URRIAREN 30EAN, 19:30EAN Ultzamako udaletxearen kanpoaldean egingo den gaitzespen-elkarretaratzean parte hartzera.